Saninazioetako logoaren eta leloaren aukeraketa egingo da ekainaren 14an

Hurrengo asteartean, ekainaren 14an, saninazioetako kamisetako logoaren eta leloaren aukeraketa egingo da, eta herritar oro dago gonbidatuta bertan parte hartzera eta iritzia ematera. Hitzordua 21:30ean jarri dugu, sanagustinpean.

Festak antolatzeko batzarrak egiten hasi gara dagoeneko, eta oraingoz astearteetan egin izan ditugu, 21:00ak inguruan hasita, plazako arkupeetan. Beraz, festak antolatzeko zure alea jarri nahi baduzu, animatu eta zatoz.