Maileguan hartutako poemez osaturiko emanaldi berezia

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2014ko uzt. 18a, 15:01

Forma berezia hartu zuen liburutegiak atzo, emanaldi berezi baterako. Maileguan hartzen ditut tituluarekin, ikuskizun berezia osatu zuten Igor Aranbarrik, Aitor Bengoetxeak, Xabi Bordak eta Kepa Urbietak. Beste poeten lanak irakurri zituzten, tartean, Xabier Aldai herritarraren Hau da Azpeitia diot poema irakurri zuen Igor Aranbarrik (bideoan).

Azpeitiko liburutegiaren 50. urteurreneko ekitaldien baitan egin zuten emanaldia lau azpeitiarrek. Diapoesia eta Literatuztan aritutako lau lagunek.