Joseba Albizuk irabazi du mendiko bizikletako Gipuzkoako Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Albizu Lizaso 2013ko urr. 7a, 20:42
Albizu podiumean, txapelarekin eta dagokion elastikoarekin.

Joseba Albizu Erreka-k irabazi du mendiko bizikletako Gipuzkoako Txapelketa, larunbatean Oiartzungo lasterketan bigarren postua eskuratu ondoren. Albizu lehen gipuzkoarra izan zen helmugara iristen; lehen sailkatua, Ekleyson Marques, Brasilgoa baita. Marquesek hiru ordu eta 40 segundotan burutu zuen 60 kilometroko proba; azpeitiarra 30 segundora iritsi zen, eta hirugarrena, Urko Munduate, berriz, minutu bat eta 35 segundora.

Euskadiko Txapelketa ere irabazi berri du Erreka-k, irailaren 22an, Lesakan. Datorren igandean, Oñatiko martxan parte hartuko du txirrindulariak.