Azpeitiko Kultur Mahaiak batzarra egingo du ostegun honetan

Urteko bigarrena izango da, Baigera I-eko aretoan, 20:30ean. 

Urriaren 3an —ostegun honetan— egingo du Azpeitiko Kultur Mahaiak urteko bigarren batzarra —gutxienez, hiru egiten dituzte—. Oraingo honetan jorratuko dituzten gaiak honakoak izango dira:

- Kultur proiektuko ildoen azalpen eguneratua eta Kultur Mahaiko Talde Eragilearen antolaketa berriaren proposamena (2014tik aurrera garatzeko).

- Azoka herritik ekimenaren balorazioa.

- Kultur Mahaiaren elkarte juridikoko zuzendaritzarako hautagaiak aurkezteko hasiera. 

- Besterik.

Batzarra 20:30ean hasiko da.