Eider Alkortak elkarrizketatuko du Maddalen Iriarte

Iriartek zuzentzen duen ETBko Azpimarra saioan hark jarritako gaien gainean aritzen da Alkorta hizketan, balorazioak eta iritziak ematen. Bada, bihar, asteartea, Alkortaren etxean, paperak trukatuko dituzte eta azpeitiarrak jarriko dizkio gaiak. Aho bizarrik gabe solasaldien laugarren saioa izango da. Sanagustin kulturgunean, 19:00etan. 

Gonbidatuari aurrez galderak bidaltzeko aukera dago, eta galdera horiek, ahobizarrikgabe@gmail.com helbidera bidali behar dira.

Orain arteko solasaldiak:

Martxelo Otamendi (13-02-19).
Juan Jose Ibarretxe (13-03-12).
Benito Lertxundi (13-05-21).

Solasaldiaren ezaugarriak

Aho bizarrik gabe da solasaldion leloa, Imanol Lazkano bertsolariaren liburuaren izenburua bera.

- Helburua: kalitateko eta prestigioko saioak antolatzea Azpeitian, euskaraz.
- Gonbidatua: Euskal Herriko pertsona ezagun bat, euskalduna. Kontuan hartu pluraltasuna: arloa, sentsibilitatea...
- Formatoa: kazetari batekin solasaldia gonbidatuak. Kazetariak gaiak aipatu —puntuak jarri—, gonbidatuak gogoetak egin ditzan.
- Kazetaria: Azpeitiko bat. Txandatzen joan.
- Maiztasuna: oro har, bi hilean behin.
- Tokia: Sanagustin kulturgunea.
- Eguna-ordua: asteguna (asteartea-asteazkena), arratsean.
- Iraupena: ordubete pasatxo.
- Ekitaldia: irekia.

Antolatzaileak

- Kultur Mahaia
- Uztarria Komunikazio Taldea.
- Erlo Telebista.
- Urola Kostako Hitza.
- Sanagustin kulturgunea.