Erniarraitz Sariketaren txapela jokoan

Gaur, gaueko 20:00etatik aurrera jokatuko da Erniarraitz Sariketako finala. Alaia Martin, Maialen Velarde, Unai Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Nekane Zinkunegi eta Asier Azpiroz izango dira kantari.

Gaur erabakiko da aurtengo Erniarraitz Sariketako txapela norentzat izango den. Alaia Martin, Maialen Velarde, Unai Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Nekane Zinkunegi eta Asier Azpiroz arituko dira kantuan Azpeitiko gaztetxean 22:00etatik aurrera. 


Otsailaren 19an hasi zen txapelketa Azpeitiko Betharran aretoan; han, Alaia Martinoiartzuarra sailkatu zen zuzenean finalera. Bigarren kanporaketa, otsailaren 26an jokatu zen Azkoitiko kultur etxean, eta, han, Maialen Velarde zumaiarra izan zen onena. Beraz, hori ere zuzenean sailkatu zen gaurko finalera. Hirugarren, eta kanporaketa, Errezilgo Borondegin jokatu zen aurreko ostiralean (martxoak 5), eta Unai Gaztelumendi añorgarra gailendu zitzaien beste bost bertsolariei. Hiru kanporaketetako irabazleez gain, kanporaeta guztietan puntu gehien lortu dituzten ondorengo hirurak ere gaur oholtza gainean izango dira. Horrela, Beñat Iguaran, Asier Azpiroz eta Nekane Zinkunegi ere gaur txapela irabazteko lehian izango dira. 
 
Erniarraitz sariketa/borondegi
 
Mahai-ingurua

Erniarraitzen 10. urteurrena dela-eta, Erniarraitz Sariketaz gain, beste hainbat ekitaldi ere antolatu ditu Erniarraitz Bertsozale Elkarteak. Ospakizun horien barruan, datorren asteazkenerako, martxoaren 17rako, bertsolaritzaren inguruko mahai.ingurua egingo dute, 19:30etatik aurrera, Enparan dorretxean. Bi gaitaz arituko dira: bertsolaritza Urola bailan eta historian zehar izango da bat, eta ondoren Erniarraitzen X. urteurrenerako eginiko bideoa eskainiko dute. 
Gai horietan hitz egiteko, mahaiaren bueltan hiru lagun izango dira: Joxin Iturrioz ( Urola bailarako bertsolaritzaren aztertzailea: ezagutzen den historian, bertsolaritzak utzi dizkigun arrastoak) , Imanol Lazkano (bertsolaria: Bertsolaritza bizia 1960-2000) eta Jokin Uranga (Bertsolaria: Gaurko errealitatea eta etorkizunerako erronkak). Moderatzailea Josu Azpillaga izango da.