Joxe Agirre 'Oandak' jantzi zion Maialen Lujanbiori txapela

Joxe Agirre Oanda bertsolariak jarri zion, atzo, Maialen Lujanbio Euskal Herriko Bertso Txapelketako irabazlearen txapela. Agirrek, bertsotan egiteko aprobetxatu zuen, baina bertso bat ezean lau bota zituen. BEC-eko bertsozaleek txalo zaparradaz eskertu zioten 80 urteko bertsolariari eginiko ahalegina.

.