Jubilatuen eta Pentsiodunen Borroken Nazioarteko Eguna ospatzen ari dira Azoka Plazan

Uztarria.eus 2018ko urr. 1a, 16:46

Ohikoa ez den itxura hartu du gaur Azoka Plazak. Izan ere, erretiratu ugari bildu da gaur bertan bazkaltzera. Jubilatuen eta Pentsiodunen Borroken Nazioarteko Eguna da gaur, eta hori dela eta egin dute bazkaria, Baigera jubilatuen elkarteak antolatuta. Erantzun ona izan du deialdiak, eta jendetza elkartu da Azoka Plazan. Bazkariaren ostean, kantaldia eta dantzaldia izango dituzte.

Horrez gain, gaur astelehena izanik, ohiko elkarretaratzea egin dute pentsiodunek eta erretiratuek, pentsio duinak aldarrikatzeko. Ohi baino jendetsuagoa izan da gaurko bilkura.