Jubilatuek bat egin dute haien nazioarteko egunean

Uztarria.eus 2018ko urr. 1a, 15:01

Jubilatuen eta Pentsiodunen Borroken Nazioarteko Eguna da gaur, astelehena, eta, horren harira, Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu egun osorako. Pentsiodunek eta jubilatuek astelehenero pentsio duinen alde egiten duten elkarretaratzearekin bat egin du gaurkoan Baigerak, eta ohi baino elkarretaratze jendetsuagoa egin dute eguerdian Azpeitiko plazan.

Jubilatuek eta pentsiodunek ospakizunerako tartea ere izango dute gaur. Izan ere, 13:30ean bazkaria egingo dute Azoka Plazan, eta ondoren kantaldia eta dantzaldia izango dituzte.