Ikusgai daude Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketara aurkeztutako lanak

Uztarria.eus | Kultura | Argazki galeria
2018-06-12 18:33

Zabalik dago XXXVI. Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa, Foru Ibilbideko erakusketa aretoan. Aurtengo ediziora aurkeztu dituzten kartel guztiak daude ikusgai, bederatzi guztira. Hilaren 19ra arte egongo da zabalik.

Bihar, asteazkena, erabakiko du epaimahaiak aurtengo topaketak iragarriko dituen kartel irabazlea zein den. Datozen egunetan jakinaraziko dute epaia. Kartel irabazlearen egileak 900 euroko saria eskuratuko du.

Erakusketa aretoa zabalik izango da astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara bitartean. Zapatuetan eta igandeetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara bitartean irekiko dute. 

Iaz 28 lan aurkeztu zituzten kartel lehiaketara, eta Valen Garcia  Azpeitiko bizilagunaren irudia izan zen saritutakoa. Horren harira, Uztarriak elkarrizketa egin zion Garciari. Hemen irakur daiteke. 

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa