Marmotaren eguna?

Uztarria.eus 2018ko mai. 31a, 13:22

Erabiltzaile batek Uztarriara bidalitako argazkian ikus daitekeenez, hainbatek ez du ondo ulertu hondakinak biltzeko sistema berriaren funtsa. Elizkalea eta Done Jakue kalea lotzen dituen kantoian, beira jasotzeko bi edukiontziren artean, zabor poltsak agertu dira beste behin. Hala dio Uztarriara argazkia bidali duen erabiltzaileak: "Ez dugu ikasten edo ez dugu ikasi nahi! Ez dakit zer den okerragoa...". Marmotaren eguna ote?