Zaborra zabarkeriaz utzita

Uztarria.eus 2018ko ots. 28a, 18:50

Azpeitian hondakinen bilketa sistema berria ezartzen ari diren egunotan, horrelakoak ikusita argi dago oraindik asko dagoela egiteko. Erabiltzaile batek bidali du argazkia Uztarriara: Elizkalea eta Done Jakue lotzen dituen kantoian, beira jasotzeko bi edukiontziren artean, halamoduz, zabar eta sailkatzen batere lanik hartu gabe utzi du norbaitek zabor mordoa; "eta ez da lehenengo aldia", argazkia bidali duen herritarrak salatu nahi izan duenez.