Bihar izango da Azpeitiaren eta Hazparneren senidetze jaiko bazkarirako izena emateko azken eguna

Uztarria.eus | Herria | Artikulua
2018-05-22 15:20

Zapatuan Azoka Plazan egingo dute bazkaria, eta Udaleko Kultura Sailera joanda edo 943 15 70 68 zenbakira deituta eros daitezke sarrerak. Helduek 25 euro ordaindu beharko dute bazkaritarako txartela, eta 12 urtetik beherako umeek, hamar euro.

Joan zen irailean Hazparnen egin zuten senidetze jaiko bazkariko irudia.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Larunbatean izango da Azpeitiaren eta Hazparneren senidetze jaia herrian, eta hainbat egitasmo izango da egun osoan zehar. Besteak beste, hamaiketakoa, kalejira, hitzarmenaren berritzea, pilota partidak, bazkariak eta musika emanaldia izango dira.

Bihar, asteazkena, izango da zapatuan Azoka Plazan egingo duten bazkarirako txartelak eskuratzeko azken eguna. Udaleko Kultura Sailera joanda edo 943 15 70 68 zenbakira deituta eros daitezke sarrerak.  Helduek 25 euro ordaindu beharko dute bazkaritarako sarrera, eta 12 urtetik beherako umeek, hamar euro.

Menua Azoka Plazako Elikaguneko kideek osatuko dute, "Zero kilometro" produktuekin. Honako hau izango da bazkariko menua: mahai gainekoak, salmorejoa kantauriko hegaluzearekin, Nafarroako zainzuri freskoak, Basatxerri masailak ardo saltsan, Azpeitiko ardi gaztak Errezilgo sagar dultzearekin, esne gozoa garaiko fruituekin, kafea eta patxarana. Umeentzako menua, berriz, honako hau izango da: makarroiak tomatearekin eta txorizoarekin, albondigak barazki saltsan eta esne gozoa garaiko fruituekin.

Iaz bete ziren 30 urte Azpeitia eta Hazparne senidetu zirela, eta hori ospatzeko egun osoko jaia egin zuten joan zen irailean Lapurdiko herrian.

Honako hau da udalak larunbaterako prestatu duen egitaraua:

10:45. Hazpandarrei ongietorria Sanagustin kulturgunean. Hamaiketakoa egingo dute.

11:00. Azpeitiko Udal Musika Banda eta Azpeitiko nahiz Hazparneko ttuntturroak.

11:30. Zuhaitz landatzea Zelai Luzen.

12:00. Senidetze hitzarmenaren berritzea.

12:30. Bi pilota partida Frontoi Txikian eta Kantu Jira plazatik hasita.

14:30. Bazkaria Azoka Plazan.

16:00. Kantu eta musika emanaldia Azoka Plazan.

19:00. Hazparnera itzulera.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa