Mikrobioen "alde iluna" izango du hizpide Josu Alberok gaur eskainiko duen hitzaldian

Uztarria.eus 2018ko mar. 22a, 13:08
Josu Albero.

Besteak beste, bakterio patogenoak, inmunitate-sistema, txertoak eta antibiotikoak, gaitz infekzioso nagusiak eta mikrobioen erabilera industriala (bioteknologia) izango ditu hizketarako gai. 19:00etan hasiko da solasaldia, Sindikatu Zaharrean.

Josu Albero biologo eta mikrobiologian adituak Mikrobioen mundu liluragarria solasaldien bigarren saioa eskainiko du gaur, osteguna, 19:00etan, Sindikatu Zaharrean. 75 minutu inguruko saioa izango da, eta mikrobioen alde iluna izango du hizpide Alberok: "Bakterio patogenoak, inmunitate-sistema, txertoak eta antibiotikoak, gaitz infekzioso nagusiak eta mikrobioen erabilera industriala (bioteknologia) izango ditu hizketarako gai". 

Joan zen astean eskaini zuen Alberok lehen solasaldia; izan ere, hark esan duenez, mikrobioen mundua "oso zabala" da eta gaiak "luzerako" ematen du. "Mikrobioen mundu ikusezina gure ondoan dago, inguratzen gaitu, baina gu ez gara konturatzen", esan du Alberok. Herritar orok bertaratu ahal izango du hitzaldira.