Gaur itxiko da Emakume Master Cupeko finalak ikustera joateko autobuserako izen-ematea

Uztarria.eus 2018ko mar. 21a, 12:29
Alaitz Badiola eta Oihana Orbegozo OƱatiko finalerdian. (Argazkia: Emakume Master Cup)

Autobusez joan nahi dutenek bi modutara egin dezakete izen-ematea: kirolak@azpeitia.eus helbidera idatzita edo 943-15 72 00 eta 943-15 00 95 telefonoetara deituta. Eibarko Astelena pilotalekuan jokatuko dute promozio mailako finala Alaitz Badiola eta Oihana Orbegozo azpeitiarrek.

Emakume Master Cup pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte igandean, hilak 25, Eibarko Astelena pilotalekuan, eta promozio mailako txapela lortzeko lehiatuko dira Alaitz Badiola eta Oihana Orbegozo azpeitiarrak. Finala ikusteko autobusa antolatu du Azpeitiko Udalak, eta gaur itxiko dute autobuserako izen-ematea.

Izen-ematea egiteko bi modu daude: kirolak@azpeitia.eus helbidera mezua idatzita edo 943-15 72 00 eta 943-15 00 95 telefonoetara deituta.Norgehiagoka 12:00etan hasiko da, eta autobusean izena ematen duten herritarrek, finala amaitzean itzuliko dira herrira. 

Joan zen igandean jokatu zituzten txapelketako finalerdiak, Oñatin eta Badiolak eta Orbegozok Maddi Unanue azpeitiarra eta Naroa Agirre Arroa Goiko bizilaguna 18-17 mendean hartu ondoren sailkatu ziren finalera. Promozio mailan, Nagore Aramendi eta Oihana Unanuek ere jokatu zituzten finalerdiak, baina azpeitiarrek 17-18 galdu zuten. Igandean Badiolak eta Orbegozok Amaia Vicario eta Ainhoa Urien bikotearen aurka neurtuko dituzte indarrak.