Alaitz Badiola eta Oihana Orbegozo Emakume Master Cup txapelketako finalera sailkatu dira

Uztarria.eus 2018ko mar. 18a, 18:32
Alaitz Badiolak eta Oihana Orbegozok finalerako txartela eskuratu dute. (Argazkia: Emakume Master Cup)

Emakume Master Cup txapelketako finalerdiak jokatu dituzte gaur, igandea, Oñatin, eta bost pilotari azpeitiar lehiatu dira bertan. Promozio mailako finalerdietako batean, Alaitz Badiola eta Oihana Orbegozo azpeitiarrek 18-17 irabazi dute, eta, beraz finalera sailkatu dira. Maila bereko beste finalerdia, berriz, Nagore Aramendi eta Oihana Unanue azpeitiarrek jokatu dute, baina 18-17 galdu dute.

Emakume Master Cup txapelketako finalerdiak jokatu dituzte gaur, igandea, Oñatin, eta bost pilotari azpeitiar lehiatu dira bertan. Promozio mailako finalerdietako batean, Alaitz Badiola eta Oihana Orbegozo azpeitiarrek 18-17 hartu dituzte mendean Maddi Unanue azpeitiarra eta Naroa Agirre Arroa Goiko bizilaguna. Maila bereko beste finalerdia, berriz, Nagore Aramendi eta Oihana Unanue azpeitiarrek jokatu dute, Amaia Vicarioren eta Ainhoa Urienen aurka eta haiena ere norgehiagoka estua izan da. Azpeitiarrek 17-18 galdu dute. Lehen mailako finalerdiak ere jokatuko dituzte egun berean, baina haien artean ez da izan herriko pilotaririk.

Beraz, datorren igandean, martxoaren 25ean, Alaitz Badiolak eta Oihana Orbegozok Amaia Vicario eta Ainhoa Urien bikotearen kontra neurtuko dituzte indarrak, Eibarko Astelena pilotalekuan jokatuko duten finalean, 12:00etan hasita.