Haritz Mujika bertsolariarekin solasean, Erniarraitzeko txapela jantzi ostean

Urola Kostako Hitza 2018ko mar. 20a, 13:44

Joan zen ostiralean jantzi zuen Haritz Mujika bertsolariak IX. Erniarraitz bertso sariketako txapela. Finala amaitzean, "pozik" agertu zen egindako lanarekin. Horrez gain, Azpeitiko Gaztetxera hurbildu zen ikusleen kopuruaz jabetuta, eskualdean bertrsolaritza "osasuntsu" dagoela esan zuen txapeldunak.. Mujikak 276 puntu eskuratuta jantzi zuen txapela. Haren atzetik, Aitor Bizkarra sailkatu zen, 269 punturekin. Aitor Salegi izan zen atzoko saioan kantatu zuen eskualdeko bertsolari bakarra, eta hirugarren postuan sailkatu zen zestoarra, 268 punturekin. Laugarren postuan Aratz Igartzabal sailkatu zen (266 puntu); bosgarrenean, Eneko Araiztegi (265,5 puntu); eta, seigarrenean, Joanes Illarregi (258 puntu). 250 bat lagun bildu ziren Gaztetxean.