Sanjuandegiko autobus geltokiak martxan dira berriro

Uztarria.eus 2018ko mar. 14a, 13:35

Aurreikusitakoa baino hiru egun lehenago, martxan dira berriro Sanjuandegiko autobus geltokiak (argazkian). Asfaltatze lanak egiteko, zubi berritik igerilekura arteko errepide zatia astelehenetik ostiralera itxita egongo zela eta, ondorioz, zapatura arte autobusak ez zirela Sanjuandegitik pasatuko iragarri zuen joan den ostiralean Lurraldebusek. Asfaltatze lanak, ordea, bukatu dituzte dagoeneko, ireki dute errepide zati hori, eta autobusek ere berreskuratu dituzte ohiko ibilbidea eta geralekuak Sanjuandegin.