Aitor Bizkarra: "Azpeitiko Gaztetxea plaza erakargarria da niretzat"

Urola Kostako Hitza 2018ko mar. 6a, 13:06
Aitor Bizkarra kantuan, Azpeitiko Gaztetxeko bertso afari batean. (Azpeitiko Gaztetxie)

Abadiñoko bertsolaria nagusi izan zen IX. Erniarraitz Txapelketaren azken kanporaketan, Zestoan. Hilaren 16ko finalean ariko da Aratz Igartzabal, Joanes Illarregi, Haritz Mujika, Aitor Salegi eta Eneko Araiztegirekin batera.

Igandean jokatu zuten sei bertsolarik IX. Erniarraitz Txapelketaren hirugarren eta azken kanporaketa, Zestoako Kultur Etxean. Epaimahaiak hala erabakita, Aitor Bizkarra (Abadiño, Bizkaia, 1996) izan zen nagusi, 240 puntu batuta. Saioa irabazita, zuzenean sailkatu zen Bizkarra martxoaren 16an, ostiralez, Azpeitiko Gaztetxean izango den finalera. Azken kanporaketa irabazteaz gain, jokatu dituzten hirurak kontuan hartuta puntu gehien batu dituen bertsolaria izan da Bizkarra.

Gaztetxean aritzeko gogoz

Zestoako saioa irabaztearekin bat zekien Bizkarrak finalean kantatuko zuela, baina atzo arte ez zekien bera izan dela Azpeitiko azken saioan aritzeko txartela lortu duten sei bertsolarietatik puntu gehien batu dituena. Horrek finalerako "presio apur bat gehiago" eragin diezaiokeela onartu arren, hilaren 16ko hitzordurako gogotsu dago Abadiñokoa.

Aurtengoa du lehen aldia Abadiñokoak Erniarraitz Txapelketan. Finalean sartzeak ez ezik, finala Azpeitiko Gaztetxean izateak "ilusioa" pizten dio. 

Erreportajea osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean.