Aitor Bizkarrak irabazi du Zestoako kanporaketa, eta erabakita dago finalean ariko den seikotea

Uztarria.eus | Kultura | Argazki galeria
2018-03-04 20:01

Gaur, igandea, jokatu dute sei bertsolarik IX. Erniarraitz Txapelketako hirugarren eta azken kanporaketa Zestoako Kultur Etxean. Epaimahaiak hala erabakita, Aitor Bizkarra izan da nagusi, 240 puntu batuta. Saioa irabazita, zuzenean sailkatu da Bizkarra martxoaren 16an, ostiralez, Azpeitiko Gaztetxean izango den finalera.

Gaurko saioan bigarren Haritz Mujika sailkatu da (233 puntu), hirugarren Aitor Salegi zestoarra (231,5), laugarren Jon Ander Iriondo azpeitiarra (212), bosgarren Xabi Igoa (211) eta seigarren Peru Abarrategi (205). Gaurkoan dozenaka bertsozale izan da saioaz gozatzen Zestoan. Gaurko saioko hiru bertsolari sailkatu dira finalera.

Hiru kanporaketak jokatuta, erabakita dago Azpeitiko finalean zein sei bertsolari ariko diren kantuan. Guztira, 18 bertsolarik parte hartu dute txapelketan, eta saioen irabazleak nahiz kanporaketetan puntu gehien lortu dituzten beste hiru bertsolariak honako hauek dira: Aitor Bizkarra (240 punturekin irabazi du hirugarren kanporaketa), Aratz Igartzabal (236 punturekin lehen kanporaketa irabazi zuen), Joanes Illarregi (235 puntu), Haritz Mujika (233 puntu), Aitor Salegi (231,5 puntu) eta Eneko Araiztegi (bigarren kanporaketan nagusitu zen, 229,5 puntu lortuta). Horrenbestez, txapelketan parte hartu duten eskualdeko lau bertsolarietatik bakarra izango da finalean: Aitor Salegi zestoarra.

Hona hemen, gaurko saioko irudi batzuk (Argazkiak: Eneritz Artetxe):

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa