Udal langileek elkarretaratzea egin dute plazan, "lan baldintza duinen alde"

Uztarria.eus | Ekonomia | Argazkia
2018-03-02 11:19

Azpeitiko Udaleko hainbat langile elkartu da gaur 11:00etan plazan (argazkian), Azpeitiko Udalean langileak borrokan. Lan baldintza duinen alde zioen pankartaren atzean, ELA sindikatuak deituta. Gaurko elkarretaratzea joan den asteazkenerako deituta zegoen berez, ELAk eta LABek udaletan eta aldundietan deitutako lanuzteeen barruan. Elurteak, ordea, eragina izan zuen asteazkeneko deialdietan. Azpetian, elkarretaratzea bertan behera gelditu zen herenegun, eta lanuzteak ere ez zuen jarraipen bateraturik izan; ELAk deialdia mantentzea eta elkarretaratzea bi egunez atzeratzea erabaki zuen, eta LAB, aldiz, protestak beste egun batera aldatzea aztertzekotan gelditu zen.

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia earki | 2018-03-02 : 12:23

Argazkian daudenek lanpostu oso ezberdinak dituztela ikusten da. Denek gauz berdinak eskatzen ote dituzte? Arraroa piskat ezta?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa