'Caliban eta sorgina' saiakera saritu du Nafarroako liburu denden elkarteak

Uztarria.eus 2018ko mar. 1a, 12:10
(Argia.eus)

Edurne Lazkano azpeitiarrak eta Aitor Arruti urrestildarrak euskarara itzuli zuten iaz Silvia Federici idazlearen Caliban eta sorgina saiakera liburua. Eskafandra bilduma feministaren barruan plazaratu zuten liburua.

Edurne Lazkano azpeitiarrak eta Aitor Arruti urrestildarrak euskarara itzuli zuten Silvia Federici idazlearen Caliban eta sorgina saiakera liburua saritu du Nafarroako liburu denden elkarteak. Eskafandra bilduma feministaren barruan plazaratu zuten liburua 2017. urtearen bukaeran, eta Diego de Haro izeneko elkarteak iazko euskarazko liburu onena delakoan saritu du. Nafarroako liburu denden elkarteak gaztelaniazko beste bi lan ere saritu ditu: Eduardo Halfonen Duelo (Libros del Asteroide), eta Jesus Marchamalok eta Marc Toricesen Cortazar (Nordicalibros).