'Caliban eta sorgina' liburua euskarara itzuli dute Edurne Lazkanok eta Aitor Arrutik

Uztarria.eus 2017ko abe. 4a, 13:00

Edurne Lazkanok eta Aitor Arrutik euskarara itzuli dute Silvia Federici idazlearen Caliban eta sorgina liburua. Saiakera liburua da Caliban eta sorgina, eta Eskafandra bilduman plazaratu dute.  Idatzian zehar egileak "kapitalismoaren garapena" aztertzen du ikuspegi feministatik. Joan den ostegunean aurkeztu zuten liburua, eta bertan izan ziren bi itzultzaileak.

Lazkanok eta Arrutik "sakon" aztertu dute lana itzulpen lana egiteko. Lazkanok aurkezpenean esan zuenez, Federicik "eduki handiz, baina zehatz eta argi" azaltzen ditu gauzak: "Alferrikako hitz bakar bat ere ez dakit badagoen". Estilo argi horri lagundu dio liburuaren egiturak, itzultzailearen ustez, alegia, tesia hasieran azaltzeak, gero adibideak jarriz, eta, azkenik, ondorioak emanez. Arrutiren hitzetan, berriz, "liburua euskararen konpasera ekartzea" izan da beraien lana.