Lagun Onakek irabazi du Anaitasunaren aurkako derbia

Uztarria.eus 2018ko ots. 25a, 22:00

Azpeitiko Lagun Onak eta Azkoitiko Anaitasuna futbol taldeek derbia jokatu dute gaur, Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian, 18:00etan hasita. Senior mailan 2012an jokatu zuten bi taldeek azkenekoz elkarren kontra, eta sei denboraldiren ostean, gaur berriro elkartu dira. Lagun Onakek eskuratu du garaipena, Azkoitiko taldeari 1 eta 0 irabazita.

Azkoitiarren eta azpeitiarren arteko derbia beti izaten da berezia, eta hotz handia egin badu ere, jende ugari joan da partida ikustera. Lehen zatiko 20. minutuaren bueltan egin dute partidako gol bakarra: Elene Vilesek baloia urrunetik jaurti badu ere, gorrixen sareetara joan da. Gero, bi txartel horirekin zelaitik kaleratu du epaileak Olatz Erkizia Lagun Onakeko kapitaina, eta bat gutxiagorekin aritu da Azpeitiko taldea bigarren zati osoan. Anaitasunak aukera bat baino gehiago izan dituen arren, ez du lortu golik sartzea. Hala, beraz, Lagun Onakek eskuratu du garaipena.

Irakurri hemen UROLA KOSTAKO HITZAk Malen Astigarraga Lagun Onakeko jokalariari egindako elkarrizketa.