Imanol Albizuk irabazi du Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketaren lehen kanporaketa

Uztarria.eus 2018ko ots. 17a, 19:42

Gipuzkoako Eskolarteko XXXVIII. Bertso Txapelketa atzo gauean jarri zen martxan, Zestoan. Apirilaren 2an Lasturren jokatuko den finala erabakitzeko bost kanporaketa jokatuko dituzte, eta horietako aurrena izan zen atzo Zestoan egindakoa. Sei bertsolari gazte aritu ziren nor baino nor Lau Iturri elkarteko bertso-afarian: Iker Ormazabal, Malen Elizasu, Bittor Zubiagirre, Maider Garmendia, eta Oihana Labiano eta Imanol Albizu azpeitiarrak. Hain zuzen ere, Albizu izan zen puntu gehien batu eta kanporaketa irabazi zuena.

Oihana Labianok utzitako argazkian, eskuinetik hasita lehendabiziko biak dira atzo Zestoan bertsotan aritu ziren azpeitiarrak.