Oihana Labiano eta Imanol Albizu, Gipuzkoako Eskolarteko bertso txapelketari ekiteko prest

Uztarria.eus 2018ko ots. 16a, 12:13

Gaur hasiko da txapelketa, Zestoako Lau Iturri elkartean. Aurreneko saioan kantatuko dute Labiano eta Albizu azpeitiarrek, beste lau gazterekin batera. Guztira, bost kanporaketa izango ditu txapelketak, eta finala apirilaren 2an jokatuko da Lasturren. 

Gaur, ostirala, hasiko da Gipuzkoako Eskolarteko XXXVIII. Bertso Txapelketa, eta aurreneko saioan parte hartuko dute Oihana Labiano eta Imanol Albizu azpeitiarrek. Zestoan izango da Eskolartekoaren lehen kanporaketa, Lau Iturri elkartean. Saio guztiak bertso-afari formatuan egingo dituzte, gaurkoa barne. Labiano eta Albizu beste lau bertsolarirekin ariko dira bertsotan Zestoako kanporaketan, Iker Ormazabalekin, Malen Elizasurekin, Bittor Zubiagirrerekin eta Maider Garmendiarekin, hain zuzen.

Finala apirilaren 2an jokatuko da, Lasturren, eta aurrez bost kanporaketa jokatuko dituzte. Guztira, 14 eta 18 urte bitarteko 27 gaztek parte hartuko dute aurtengo Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan.

Idatzizko txapelketa

Bat-bateko bertso saioak ez ezik, idatzizkoak ere jokatuko dituzte Gipuzkoako Eskolartekoan. Zortzi saio egingo dituzte guztira, azken biak eskualdean: martxoaren 15ean Azpeitiko Soreasun eta 16an Orioko Ikastolan.
Hasteko, gaia eman eta bertsoak sortuko dituzte gaztetxoek. Segidan, bertso saio didaktikoaz gozatu ahal izango dute