Emakumeek kartzeletan jasaten dituzten egoerez ariko dira gaur Emakumeen Txokoan

Uztarria.eus 2017ko abe. 13a, 11:22
Ainhoa Etxaidek LABen eskaini zuen hitzaldiko irudia.

Ernaik antolatu du solasaldia Basanderiek asanblada feministarekin batera. 18:00etan hasiko da hitzaldia. Alde batetik, Azpeitiko bizilaguna den Olatz Izagirrek bere testigantza kontatuko du. Bestetik, Nagore Martinezek egiten ari den tesiaren berri emango die bertaratzen direnei. 

Ernai Gazte Antolakundea Independentzia, dena aldatzeko jardunaldiak egiten ari da, eta gaur, hitzaldi zikloaren bigarren saioa eskainiko dute. Astelehenean ekin zieten jardunaldiei, Ainhoa Etxaidek eskaini zuen solasaldiarekin. Hainbat lagun bildu ziren LABen egoitzan, eta independentziak langile mugimenduan izan dezakeen eraginaz hitz egin zuten, baita langile mugimenduak independentzia lortzeko prozesuan izan dezakeen rolaz mintzatu ere. 

Gaur, asteazkena, bigarren hitzaldiaren txanda izango da. Emakumea eta kartzela solasaldia eskainiko dute 18:00etan hasita, Emakumeen Txokoan. Nagore Martinezek egiten ari den tesiaren inguruko azalpena emango du. Bestalde, Olatz Izagirre Azpeitiko bizilagunak bere testigantza kontatuko du.

Ernaik Basanderiek asanblada feministarekin, LABekin eta Ikasle Abertzaleakekin elkarlanean antolatu du hitzaldi zikloa.