LABen 'Lan duina, bizi duina' ekimen ibiltaria iritsi da Azpeitira

Uztarria.eus | Ekonomia | Argazkia
2017-11-17 17:14

LAB sindikatuaren Urola Kostako ordezkariek informazio gunea jarri dute gaur arratsaldean Azpeitiko plazan (argazkian). Lan duina, bizi duina ekimen ibiltariaren eskualdeko azken geltokia izango da Azpeitikoa LABekoentzat; 19:00 aldera arte egongo dira informazio postuarekin plazan. Atzo eta gaur, herriz herri ibili dira sindikatuko kideak egitasmo ezberdinak garatzen, lan eta bizi baldintza duinak aldarrikatuz eta prekarietatearen kontrako aldarria zabalduz. Prekarietatea hiltzailea leloarekin iritsi dira Azpeitira, Euskal Herrian eta Urola Kostan aurten lanean hil eta zauritu diren beharginak gogora ekarrita, besteak beste.

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia 4 | 2017-11-18 : 23:22

Zer da lan duiña?
Esklabutza duiña izan daiteke?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa