Bilbao Basketek Aitor Zubizarreta fitxatuko du, eta Iraurgi SB-ri utziko dio

Uztarria.eus 2017ko abu. 1a, 12:13

Hiru denboralditarako sinatuko dute kontratua, eta hurrengo denboraldian Bilbao Basketek Iraurgi SB taldeari utziko dio azpeitiarra.

RETAbet Bilbao Basket taldeak Aitor Zubizarreta (Azpeitia, 1995) saskibaloi jokalaria fitxatuko due, hainbat hedabidek jakinarazi dutenez. Honen arabera, hiru denboralditarako sinatuko dute kontratua, eta hurrengo denboraldian Bilbao Basketek Iraurgi SB taldeari utziko dio azpeitiarra. Etxeko taldera itzuliko da, beraz, Zubizarreta, eta urritik aurrera Urrezko LEB ligan lehiatuko da, Sammic ISB taldearekin.

Umetatik Iraurgi SBn taldean ibilitakoa da jokalari azpeitiarra, 2013an AEBra joan zen arte. 18 urterekin joan zen Aitor Zubizarreta Portlandera (Oregon, AEB) saskibaloian aritzera eta ikastera. Idaho College taldetik igarota etxera itzuli zen ekainean, lau urteko esperientziaren ostean.