Sahatsaren emanaldiarekin bukatu da Azpeitia Dantzan

Uztarria.eus 2017ko uzt. 15a, 23:33

2017ko Azpeitia Dantzan egitasmoaren hirugarren eta azken ikuskizuna eskaini du gaur arratsean Sahatsa Dantza Taldeak. Aurreko bi hitzorduak –Jose Mari Orbegozoren areto dantzen ikuskizuna eta Itsasiren 40. urteurreneko emanaldi berezia– Soreasu antzokian izan ostean, azkena kalean izan da. Sahatsa plazan izena eman diote gaurkorako prestatutako emanaldiari eta, hala, kalean eskaini dute dantza saioa Sahatsakoek; Plaza Txikian hasi dute saioa eta handik herriko plazara joan dira, emanaldiaren zati nagusiena han egiteko. Bidasoako, Lapurdiko, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat dantza eskaini ditu Azpeitiko eta Azkoitiko taldeak.