Herriko dantza taldeek botako dute saninazioetako txupinazoa

Uztarria.eus 2017ko uzt. 12a, 13:24

Itsasi Dantza Taldea, Luis Alberdi Beltza Dantza Eskola, Jose Mari Orbegozo, AGL Dantza eta Sahatsa Dantza Taldea arduratuko dira aurten festei hasiera emateaz. 

Herriko dantza taldeek botako dute aurtengo San Inazio festetako txupinazoa. Aurten, Itsasi Dantza Taldeak 40 urte bete ditu, eta urteurrenaren harira botako dute txupinazoa. Haiekin batera udaletxeko balkoian izango dira Luis Alberdi Beltza Dantza Eskolako ordezkariak, Jose Mari Orbegozo, AGL Dantza taldeko kideak eta Sahatsa Dantza Taldeko ordezkariak festei hasiera ematen. Udalak dantza taldeei egindako lana aitortzeko parada eskaini nahi izan die aurtengoan. 

Udal Musika Bandak eta Antxieta Jakintza Taldeak hartu zuten parte iazko San Inazio bezperako txupinazioan, Udal ordezkari politikoekin batera.