Saninazioak 2016

Festak eztanda eginda, hasi dira saninazioak

Uztarria.eus 2016ko uzt. 30a, 14:42

Eguerdiko hamabiak jotzearekin batera lehertu da gaur, uztailak 30, festa Azpeitian. Plaza jendez goraino zela, eta kolore arroxa nabarmentzen zela, bota dute txupinazoa Udal Musika Bandako eta Antxieta Jakintza Taldeko kideek. Horiek urteetan egindako lana azpimarratu du Eneko Etxeberria alkateak, baita bi taldeetako kideei zorionak eman ere. Horrez gain, gogoan izan ditu Azpeitian egon ezin duten herritarrak, lanean, ikasten edo kartzeletan herritik kanpo daudelako. 

Behin txupinazoa botata, Marea Arroxaren kantua abestu dute herriko hainbat abeslarik, Musika Bandak eta Skandalue elektrotxarangaren doinuak lagun. Jarraian, Haujijijai eta gaztetxeko batukadako kideek material birziklatuarekin egindako instrumentuekin prestatutako doinuak jo dituzte. Trikiak eta panderoak ere izan dira protagonista, eta dozenaka trikitilari kalejiran abiatu dira Azpeitiko kaleetan zehar. Erraldoiek eta buruhandiek ere kalejira egin dute Alde Zaharreko kaleetatik. 

Saninazioak hasi besterik ez dira egin, eta oraindik bada zer egin eta zertaz gozatu. 15:00etan herri bazkaria egingo dute plazan ehunka lagunek, eta ondoren jolasak egingo dituzte txosnagunean. Skandalue elektrotxarangaren azken saioa ere izango da. Done Jakue kalean, aldiz, zezen txikiak izango dira 18:00etatik aurrera. 

Hemen datozen egunetako egitaraua: 

Uztailak 30, zapatua. San Inazio bezpera

  • 15:00. Herri bazkaria, plaza Nagusian. Jarraian, txosnen irekiera, jolasak eta zozketak txosnagunean. Jolasak amaitzean, Skandalue Elektrotxaranga.
  • 17:00. Gozo Chef tailerra: frutarekin brotxetak, txokolatea, goxokiak... Gaztetxoentzat, Alberdieneako aparkalekuan.
  • 18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Ganadutegia: Zelai Luze.
  • 18:30. Zezenketa, feriako aurrena, zezen-plazan.
  • 19:00. Meza eta bederatziurrena, Loiolako basilikan. Azpeitiko herriak parte hartuz, Parrokiko Abesbatzak eta Julian Barrenetxea Abesbatzak On Julian BarrenetxearenArratseko Otoitzak eta Salbea abestuko dituzte, organista Itziar Urbieta izanik eta Jaime Amenabarren gidaritzapean.
  • 19:00-22:30. Gau Erdi txarangaren kalejira, zezen-plazatik irtenda eta kaleetan zehar.
  • 19:30-21:30. Skandalue Elektrotxaranga, kaleetan zehar.
  • 22:00. Hartz taldearen kontzertua, txosnagunean.
  • 23:00. Lehenengo su festa, Pirotecnia Zaragozana etxearen eskutik.
  • 23:30. Txapelpunk taldearen kontzertua, plaza Nagusian.
    Bide Batez taldearekin erromeria-dantzaldia, Olazko Andre Mariaren plazan.
  • Gauerditik aurrera, Ziribulio Sound (Glaukoma taldeko Juantxo eta haren lagunak), Orkatzen.
  • 01:00. Pornox taldearen kontzertua, txosnagunean.
  • 02:30. Huntza taldearekin erromeria, txosnagunean.

Uztailak 31, igandea. San Inazio eguna

  • 09:00. Goiz eresia, herriko Musika Bandaren, Biasteriko dultzaineroen eta Izarraitz Txistulari Taldearen eskutik.
  • 10:10. Udal ordezkariak korporazioan joango dira parrokiara.
  • 10:30. Prozesioa, Alde Zaharreko kaleetan.
  • 11:00. Soreasuko Sebastian Donearen parrokian, meza nagusia, Kepa Susperregi Azpeitiko parrokoarekin eta herriko apaizekin. Parrokiko Abesbatzak eta Julian Barrenetxea Abesbatzak Jose Maria Altunaren Olazko Amari meza eskainiko dute, organista Mikel Arenas izanik eta Jaime Amenabarren gidaritzapean.
  • 12:00. Urolatarrak txaranga, kaleetan zehar.
  • 12:30. Arratsaldean toreatuko diren zezenen aukeraketa, zezen-plazan.
    Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Ganadutegia: Arno.
  • 13:00. Azpeitiko Musika Bandaren kontzertua, Sanagustin kulturgunean.
  • 14:30. Txomingero bazkaria, Erdikalean.
    Bazkalondoren, Eonian Elektrotxaranga kaleetan zehar.
  • 17:00. Gaztetxoentzako jolas parkea, Alberdieneako aparkalekuan.
  • 17:30. Oinatz Elkarte Animalistaren kontzentrazioa, zezen-plaza aurrean.
  • 18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Ganadutegia: Arno.
  • 18:30. Zezenketa, feriako bigarrena, zezen-plazan.
  • 19:00. Oria txaranga kaleetan zehar.
  • 22:00. Izeberg taldearen kontzertua, txosnagunean.
    Ondoren, Ernairen ekitaldia.
  • 23:00. Eskuzko pilota jaialdi profesionala, Izarraitz pilotalekuan, Aspe eta Asegarce enpresetako pilotariekin. Antolatzailea: Ilunpe Pilota Elkartea.
    Bigarren su festa, Pirotecnia Caballer etxearen eskutik.
  • 23:30. EH Sukarra taldearen kontzertua, plaza Nagusian.
    Egan taldearekin dantzaldia, Olazko Andre Mariaren plazan.
    Esne Beltza Sound System, Orkatzen.
  • 01:00. Humus taldearen kontzertua, txosnagunean.
  • 02:30. Verrater taldearen kontzertua, txosnagunean.

Abuztuak 1, astelehena. San Inazio bigarrena

  • 09:00. Goiz eresia, Izarraitz Txistulari Taldearekin, Azpeitiko Musika Bandarekin eta Biasteriko dultzaineroekin.
  • 10:00. Elkarretaratzea, Loiolan.
  • 10:15. Herriko agintariek ongietorria udaletxean Eusko Jaurlaritzako kideei eta Gipuzkoako Foru Aldundikoei.
    Ondoren, korporazioan joango dira Loiolako basilikan egingo den meza nagusira.
  • 11:00. Meza nagusia, Loiolako basilikan, herriko apaizekin eta Donostiako gotzain Jose Ignacio Munillarekin. Bertan, Parrokiko Abesbatzak eta Julian Barrenetxea Abesbatzak Jose Luis Frantzesenaren Jasokunde Meza abestuko dute, organista Jose Luis Frantzesena izanik eta Jaime Amenabarren gidaritzapean.
    IX. Bakailao Txapelketa, plaza Nagusian.
  • 12:30. Arratsaldean toreatuko diren zezenen aukeraketa, zezen-plazan.
    Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Ganadutegia: Lopene.
  • 14:30. Herri bazkaria, Berdura plazan.
  • 17:00. Mus Txapelketa, Sanagustin kulturgunean (16:30ean irekiko da izen-ematea, kulturgunean bertan).
  • 18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Ganadutegia: Lopene.
    Bapatean Zirko taldearen antzerki emanaldia, Perez Arregi plazan.
  • 18:30. Zezenketa, feriako hirugarrena, zezen-plazan.
  • 19:00. Emakumeen eskuzko pilota jaialdia, Frontoi Txikian. Antolatzailea: Ilunpe Pilota Elkartea.

    Lehenengo partida: Alaitz Badiola (Azpeitia)-Ainitze Labaien (Amezketa) vs Maite Iriarte (Azpeitia)-Alazne Inziarte (Oiartzun); bigarrengo partida: Olaia Bikendi (Azkoitia)–Patri Espinar (Hernani) vs Eneritz Arrieta (Azkoitia)-Miriam Arrillaga (Zubieta)
  • 18:45. Los Pasai txarangaren emanaldia, zezen-plazatik irtenda, kaleetan zehar.
  • 22:00. Rodeo Stoner taldearen kontzertua, txosnagunean.
    Ondoren, ekitaldi feminista.
  • 00:00. Ken Zazpi taldearen kontzertua, plaza Nagusian.
    DJ festa, Olazko Andre Mariaren plazan.
  • 01:00. Joseba B. Lenoir Gang-en kontzertua, txosnagunean.
  • 02:30. Pelax kontzertuan, txosnagunean.

Abuztuak 2, asteartea

  • 06:00. Incansables txaranga, kaleak alaituz.
  • 07:30. Zezena, Done Jakue kalean.
  • 08:30. Gaupaseroen argazkia, plaza Nagusian. Jarraian, gosaria.
  • 09:00. Suziri eta danbatekoen bidez, 2016ko herri jaien amaiera.