Sammic ISB Espainiako Urrezko LEB ligan arituko da hurrengo denboraldian

Uztarria.eus 2017ko eka. 28a, 11:34

Atzo sinatu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Iraurgi SBren eta GBCren arteko hitzarmena, eta horri esker 180.000 euroko diru-laguntza jasoko du Azpeitiko klubak. 

Sammic ISB Espainiako Urrezko LEB Mailan arituko da hurrengo denboraldian. Joan den apirilaren 16an eskuratu zuen Azpeitiko taldeak Espainiako gizonezkoen saskibaloiko urrezko mailan aritzeko txartela, baina horretarako beharrezko finantzabideak atzo arte lotu gabe zituzten. Atzo sinatu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Iraurgi SBren eta GBCren arteko hitzarmena, eta horri esker 180.000 euroko diru-laguntza jasoko du Azpeitiko klubak. Horrek ahalbidetuko dio Urrezko LEB Mailan aritzeko aukera.