Ostadar koloreko bandera udaletxean, Homofobiaren eta Transfobiaren Aurkako Munduko Egunaren atarian

Uztarria.eus 2017ko mai. 15a, 17:24

Asteazkenean, maiatzaren 17an, Homofobiaren eta Transfobiaren Aurkako Munduko Eguna ospatuko da. Horren harira, ostadar koloreko bandera jarri dute gaur, astelehena, udaletxean (argazkian). Izan ere, Naizena naizela, maitatua! izenburupean egitasmo berezia prestatu dute asteazkenerako herriko ikastetxeetako, Azpeitiko Udaleko Gazteria eta Parekidetasun sailetako eta Arremanitz kooperatibako kideek.

12:45ean hasiko da asteazkeneko ekitaldia, plazan, eta bertan "norbera den bezalakoa izateko askatasunaren aldeko aldarria" egin nahi dute antolatzaileek. Herritarrei dei egin diete Naizena naizela, maitatua! egitasmoan parte har dezaten.

(Argazkia: Arremanitz Lantaldea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide