Ostegunean itxiko da Herri Hezitzailea jardunaldietan izena emateko epea

Uztarria.eus 2017ko mai. 2a, 18:17
Koloretako aterkiak erabaili dituzte jardunaldien irudi gisa. HerriKO txoko ezberdinetan daude ikusgai. Irudian, Txiki Txoko ludoteka. (GIB)

Zapatuan izango dira jardunaldiak Sanagustin kulturgunean, 09:00etan hasita. Edonork har dezake parte, baina izena eman behar da aurrez. Egitasmoaren xedea da "herrian hezkuntza eredu euskalduna eta parte-hartzailea" egon dadin urratsak egiten hastea.

Herri Hezitzailea jardunaldiak izango dira datorren zapatuan, hilak 6, Sanagustin kulturgunean, eta horietan parte hartzeko izen-ematea ostegunean, maiatzaren 4an, itxiko da. Azpeitiko hezkuntza formaleko (ikastetxeak) eta hezkuntza ez formaleko (ludotekak, gaztelekua, kirola, kultura) eragileek zein Udalak antolatu dituzte jardunaldiak, eta horien helburua da "hezkuntza eredu euskalduna, parte-hartzailea, aktiboa, berdintasunean oinarritutakoa eta ingurumen natulara zein kulturala errespetatzen dituena" lortzera bidean pausoak ematen hastea. 

Jardunaldietan herriko hainbat eragilek euren esperientziak azalduko dituzte solasadi laburretan. Topaketak 09:00etan hasiko dira eta 12:00ak aldera arte luzatzea aurreikusten dute antolatzaileek.

Izena eman nahi dutenek bi aukera dituzte horretarako: 943-15 71 60 telefonora deitzea edo herrihezitzailea@azpeitia.eus helbidera idaztea. Interesa duen edonork har dezake parte Herri Hezitzailea jardunaldietan, eta izen-ematea doakoa da. 

Honakoa da zapaturako prestatu duten egitaraua: 

9:00etan: Harrera eta material banaketa. 

9:15ean: Ongietorria eta jardunaldien aurkezpena. 

9:30ean: Haurren asisialdi, parte hartzailea, euskalduna, hezitzailea, eta herritarra garatzen  Lorea Agirre, Jakin aldizkariko zuzendaria eta OinHerriko kidea 

10:00etam: Herritarron Udala Azpeitiko Udala.  

10:15ean: Aisialdi parte hartzailea Jauzika Heziketa Elkartea.  

10:30ean: Azpeitiko Ikastolako haur hezkuntzarako Kimu proiektua Ikasberri Azpeitiko Ikastola. 

11:45ean: Dinamoa, sormen gune herritarra Azpeitiko Kultur Mahaia. 

11:00etan: Start Now Iraurgi Ikastetxea. 

11:15ean: Baloreen azoka Azoka Herritik ekimena eta azoka plaza berriaren agenda dinamizazioaren proiektua

11:30ean: Haur Hezkuntzako jolastokiaren eraldaketa prozesua auzolanean Karmelo Etxegarai Azpeitiko Ikastola.  

11:45ean: Auzolanaren kultura Xj auzolanean. 

12:00etan: Kafe tertulia 

Herri hezitzaileen inguruko erreportajea kaleratu zuen Uztarriak 193. zenbakian