Jazarpenaren gaineko Mannequin Challenge-a egin dute Azpeitiko Ikastola Ikasberrin

Uztarria.eus 2017ko ots. 17a, 18:09

Jazarpena edo bullying-a zer den, nola eman daitekeen, eta jazarpena saihesteko eta jazarpenari aurre egiteko bideak erakusten dituen Mannequin Challenge-a grabatu dute Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleek. Eskola-jazarpenari aurrea hartzeko eta jazarpen kasuei aurre egiteko ikastolan lantzen ari diren KiVa proiektuaren barruan egin dute bideo hau.