KiVa eguna ospatzen ari dira Azpeitiko Ikastola Ikasberrin

Uztarria.eus 2017ko urt. 27a, 14:23

Gaur, ostirala, goizetik hasita, KiVa eguna ospatzen ari dira Azpeitiko Ikastola Ikasberrin. KiVa eskola-jazarpena prebenitzea eta jazarpen-kasuei "modu eraginkorrean" aurre egitea xede duen proiektua da, eta egitasmoa martxan jarri dute Ikasberrin. Proiektuari hasiera ofiziala emateko gaur KiVa eguna ospatu dute, eta bertan maila guztietako ikasleek hainbat ekintza eta jarduera egin dituzte.

Aurrerantzean bi lan lerrotan jardungo dira lanean: prebentzioa lantzeko unitate didaktikoekin batetik, eta, bestetik, esku hartze zuzenarekin beharrezko ikusten duten kasuekin.