Karnabalak 2017

Karnabaletako kontzertua eskainiko du Udal Musika Bandak igandean

Uztarria.eus 2017ko ots. 14a, 10:51

Argazki elkartearen irudiak izango dira ikusgai kontzertuak iraun bitartean, eta Julian Barrenetxea abesbatzak ere hartuko du parte emanaldian. 

Karnabal giroan murgiltzen hasteko, Udal Musika Bandak data horietan urtero egiten duen kontzertua eskainiko du datorren igandean, otsailaren 19an. Sanagustin kulturgunean izango da zuzenekoa, 13:00etan hasita. 

Azpeitiko karnabaletako abestiak izango dira protagonista kontzertuan, eta musikaren doinuak irudiekin janzteaz Azpeitiko Argazki Elkartea arduratuko da. Hala, kontzertuak irauten duen bitartean argazki elkarteko kideek karnabaletan hartutako irudien proiekzioa eskainiko dute. Ahotsak jartzeaz, berriz, Julian Barrenetxea abesbatza arduratuko da.