Emakumeen kontrako indarkeria salatu dute plazan

Uztarria.eus 2017ko urt. 18a, 20:31

Azpeitiko Emakumeen Mahaiak deituta, azken egunetako eraso sexistak salatzeko elkartu da hainbat herritar arratsean, plazan (argazkian). Emakumeon kontrako indarkeriarekin amaitu zioen pankartaren bueltan elkartu dira, beste behin; oraingo honetan, Portugaleteko eta Burlatako emakumeen hilketak, eta Valentzian preso dagoen Sara Majarenasen alabak jasandako eraso larria gogoan.