Azken egunetako eraso sexistak salatzeko elkarretaratzea deitu du Emakumeen Mahaiak gaur arratsalderako

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2017ko urt. 18a, 09:33
Azpeitiko Emakumeen Mahaiak, azken egunetan emandako eraso sexistak gaitzesteko elkarretaratzea deitzen du gaur, urtarrilak 18, arratsalderako. Plazan egingo dute kontzentrazioa, 19:00etan hasita. \ \ Portugalete eta Burlatako emakumeen hilketen, eta Valentzian espetxeratutako Sara Majarenasen eta bere alabaren kontrako eraso larriaren aurrean, Azpeitiko Emakumeen Mahaiak herritarrei dei egiten die eraso sexisten kontra kalera irteteko.\