Egitarau oparoa prestatu dute Gabonetarako herrian

Urola Kostako Hitza 2016ko abe. 16a, 12:28
Aloña Larrañaga Gazteriako teknikaria, Bertaneko Xabier Aldalur, Ainara Larrañaga eta Mikel Ibarzabal zinegotziak, eta Kulturaz Koop-eko Aitor Bengoetxea, egitarauaren aurkezpenean.

Urtea bukatu bitarterako hainbat egitasmo antolatu dituzte Udalak eta eragileek. Besteak beste, Azoka Herritik, haurrentzako ekintzak, jolas parkea, Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejira eta Erregeen desfilea prestatu dituzte.

Gabonak gerturatzen ari dira, eta Azpeitiko Udalak eta eragileek urte sasoi horretarako egitarau oparoa prestatu dute aurten ere. Asteburu honetan Azoka Herritik egitasmoa izango da Sanjuandegin. Bertan merkatari elkarteak ohiko haur parkea prestatu du hainbat egunetarako, eta Gazteria sailak ere haurrentzako ekintzak antolatu ditu. Kulturaz kooperatibak, Txiki Biran egitasmoaren barruan, Ene Kantaken Astonauta ikuskizuna antolatu du urtarrilaren 7rako. Dagoeneko salgai daude sarrerak Sanagustin kulturgunean eta www.kulturaz.eus webgunean, 6 euroren trukean. Bestalde, Vaiana filmaren emanaldia izango da abenduaren 18an, 16:30ean, Soreasu antzokian.

Horiez guztiez gain, Mari Domingiri ongietorria eta Olentzeroren nahiz Mari Domingiren kalejira eta Erregeen desfilea ere izango dira, abenduaren 24an eta urtarrilaren 5ean, hurrenez hurren.

Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitza-ren webgunean.