Hiru egunetarako ekintzak antolatu ditu Gazteriak Gabonetarako

Uztarria.eus 2016ko abe. 12a, 19:16
Barakaldoko BEC-eko Gabon Parkera joango dira nerabeak abenduaren 27an. (BEC)

Abenduaren 26, 27 eta 28rako, 5 urtetik aurrerako haurrentzat eta nerabeentzat lau egitasmo desberdin prestatu dituzte. Izen-ematea aste honetan bukatuko da: LH6 bitartekoenak Gazte Informazio Bulegoan (GIB) jasoko dituzte, ostirala arte; nerabeek, berriz, Gaztelekuan eman behar dute izena eta zapatua izango da horretarako azken eguna.

Udaleko Gazteria sailak herriko haur eta nerabeei zuzendutako hainbat ekintza antolatu ditu aurten ere Gabonetako oporraldirako. Abenduaren 26, 27 eta 28an garatuko dute aurtengo programazioa eta lau egitasmo desberdin prestatu dituzte, adin-tarteen araberakoak hiru eta Urrestillarako prestatu dutena bestea.

Hauek dira lau egitasmoak:

  • HH5 eta LH2 bitarteko haurrek abenduaren 26an eta 28an goiz ekintzak izango dituzte, eta abenduaren 27an Txiki Parkera joango dira egun-pasa.
  • LH3 eta LH6 bitarteko haurrek ere abenduaren 26an eta 28an goiz ekintzak egingo dituzte, eta abenduaren 27an Txuri Urdinera joango dira eguna pasatzera.
  • Nerabeen kasuan, Bilboko Gabon Parkera joango dira abenduaren 27an egun-pasa, eta beste bi egunetan goiz ekintzak egingo dituzte. Abenduaren 28an bazkaria ere izango dute.
  • Urrestilla haurrek ere antzeko eskaintza izango dute, bi goiz ekintza eta abenduaren 27an egun-pasa.

Izen-ematea zabalik dago abenduaren 16ra arte, ostirala, HH5 eta LH6 bitarteko haurren kasuan; izen-emate horiek Azpeitiko Gazte Informazio Bulegoan (GIB) jasotzen dituzte. Nerabeen kasuan, berriz, Gaztelekuan bertan jasotzen dituzte izen-emateak eta abenduaren 17ra arte, larunbata, dute horiek izena emateko aukera.