Eneko Barkin EuskoSkills olinpiadetara, eta Jon Lapeira EuroSkills 2016 probara

Urola Kostako Hitza 2016ko aza. 24a, 11:15

Eneko Barkin (Azpeitia, 1996) IMHko ikaslea da, eta Jon Lapeira (Azpeitia, 1996), aldiz, ikasle ohia. Biek parte hartuko dute Lanbide Heziketako olinpiada ezberdinetako tornu probetan.

Eneko Barkinek Lanbide Heziketako EuskoSkills olinpiaden barruan IMHn bertan egingo den CNC tornu proban hartuko du parte. Fabrikazioaren Produkzioaren Programazioa ikasketen bigarren mailako ikaslea da Barkin, eta azaroaren 28tik abenduaren 2ra bitartean lehiatuko da. EuskoSkills probak 2012an egin ziren azkenekoz.

Jon Lapeirak, aldiz, Gotebörgenen (Suedia) jokatuko diren EuroSkills 2016 proban hartuko du parte. Tutore lanetan, aldiz, Iñaki Hernandez azpeitiarra du. Lapeira zein Hernandez IMHko ikasle ohiak dira, eta biek ala biek urrezko dominak lortu dituzte SpainSkillsen. Gainera, Hernandezek urrezko domina eskuratu zuen EuskoSkillsen duela urte batzuk. Lapeirak, berriz, WorldSkillsen hartu zuen parte iaz. Orduan, Uztarriak elkarrizketa egin zion azpeitiarrari.