Banden arteko alardea, bideoan

Uztarria.eus 2016ko ira. 26a, 13:40

Musikak hartu zuen Azpeitia joan zen zapatuan, musika banden arteko alardean. Zumarragatik, Zestoatik, Getariatik eta Azkoititik etorritako musika bandek eta Azpeitiko bandak musikaz bete zituzten herriko kaleak. Ondoren, kontzertu bana eskaini zuen talde bakoitzak, eta amaitzeko guztiek batera abesti bat jo zuten, Unai Frantzesenaren zuzendaritzapean. Egitasmoa Azpeitiko Udal Musika Bandaren 150. urteurrenaren harira antolatu zuten, eta jende andana hurbildu zen plazara ikuskizunaz gozatzera. Zapatuan hartutako irudiekin osatutako bideoa da honakoa.