Jagoba Beobidek ez du Alavesen jarraituko

Uztarria.eus 2016ko uzt. 4a, 12:07
Jagoba Beobide.

Lau urteren ostean Alavesek ez dio kontratua berritu azpeitiarrari. Zaleek esker hitzak eskaini dizkiote sare sozialetan, eta haren umiltasuna azpimarratu dute. 

Alaves taldeak ez dio kontratua berritu Jagoba Beobide (Azpeitia, 1987) futbolari azpeitiarrari, eta horrenbestez ez du Alavesen jokatuko hurrengo denboraldian. Guztira lau denboraldi egin ditu Beobidek talde arabarrarekin; 2B eta 2. mailan aritu da, eta joan den maiatzean lehen mailara igo zen.

Klubak ostegunean jakinarazi zion erabakia futbolari azpeitiarrari. Alaveseko zaleek babesa eta esker hitzak eskaini dizkiote Jagoba Beobideri sare sozialetan, eta azpeitiarraren profesionaltasuna eta umiltasuna azpimarratu dute.