Gerra Zibileko gorpu baten bila ari dira Aranzadiko kideak Lasaon

Uztarria.eus 2016ko mar. 1a, 14:30

Gaur, asteartea, goizean hasi dira Gerra Zibileko gorpu baten bila Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak, Lasaon, Uresaundi baserriaren ondoan. Gerra Zibilekoak diren gurutze bat eta txapa bat aurkitu zituzten baserri inguruan. Baserritarraren testigatzen arabera Gerra Zibileko gudari edo soldadu batena izan daitezke txapa nahiz gurutzea.

Jabi Buces Aranzadiko historialariak azaldu duenez, aurkitutako txapak Jose Azpillaga izena darama eta izen horrekin fusilatutako inor ez dute identifikatuta Azpeitian. Hala ere, Bucesek azaldu du biktima Euskal Herriko beste txokoren batekoa izan daitekeela. Eguardira arte arituko dira bilaketa lanekin, ingurua aztertzen eta zulatzen. 

2014ko maiatzean hasi zen Aranzadi 1936-1945 urteetan, Gerra Zibilean, Azpeitian gertatutakoa eta herritarrek garai hartan pairatutako sufrimendua ezagutzeko ikerketarekin. Urte bereko apirilean sinatu zuten Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Azpeitiko Udalak elkarlanerako hitzarmena, 1936-1945 urteetako udalerriko errealitatea ikertzea eta ezagutzeko.

2015eko martxoan, Azpeitian 1936-1945 epean errepresaliatutako 300 bat lagunen zerrenda plazaratu zuen Aranzadik