Lehen pausoa emateko bultzada jaso dute

Urola Kostako Hitza 2016ko ots. 24a, 18:40
Kimu Bateko langileak. (ENERITZ ALBIZU LIZASO)

Udalak eta Azpeitia Lantzen-ek 2015eko Sustapen Planaren emaitzak eta balorazioa aurkeztu zituzten joan den astean. Bi erakundeen artean 123 laguntza eman dituzte urtebetean. Laguntzak jaso dituzten bi enpresarekin hitz egin du Urola Kostako Hitza-k.

Langabezia tasak behera egin du Azpeitian, 2013 eta 2015 urteen artean. %15,29tik %11,7ra jaitsi da zifra, eta garapen horren arrazoietako bat da, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatearen arabera, Udalak eta Iraurgi Berritzenek abian jarritako Sustapen Plana.

Estitxu Elduaien udal zinegotziak azaldu duenez, udalak 28 kontratazio eragin eta 74 eskaera edo proiektu lagundu zituen iaz: "80.000 euro bideratu ziren enplegua sortzeko edo mantentzeko proiektuetara; 25.000 euro, langabetuak lan merkatura sartu eta langileei kontratu mugagabeak egiteko; 36.985 euro, enpleguaren sorrera duten proiektu ekintzaile eta izaera soziala dutenak laguntzeko; eta 35.140 euro, merkataritzan edo lehen sektorean enplegua sustatzeko". 2013an jarri zuen Sustapen Plana lehen aldiz udalak, eta 186 proiektu lagundu ditu ordutik.

2015ean laguntzak jaso dituzten bi enpresarekin, Kimu Bat eta Geu arropa denda, hitz egin du Urola Kostako Hitza-k. Irakurri erreportaje osoa Urola Kostako Hitza-ren webgunean.