'Kontuk eta komeriyek' saioaren azken atala grabatuko da gaur arratsaldean

Uztarria.eus 2015ko abe. 28a, 10:43

Herritarrei saioaren grabaketan parte hartzeko deia egin diete protagonistek; izan ere, gaur, astelehena, izango da grabaketa 18:30ean hasita, plazan. Hamaikagarren eta azken saio horrekin bukatuko da Kontuk eta komeriyek.

Kontuk eta komeriyek saioaren hamaikagarren eta azken atala grabatuko dute gaur, astelehena. Azken saioa izanik, herritarrei parte hartzeko deia egin diete saioaren protagonistek; izan ere, plazan egingo dituzte grabaketak, 18:30ean hasita.  

Urtarrilean hasita, Kontuk eta komeriyek saioa kaleratu dute hilero Xanti Agirrezabala, Ignacio Azkue, Mireia Galarza, Ignacio Arakistain eta Ekain Ibarguren aktoreak. Hainbat gai jorratu dituzte hilero-hilero, eta herritarrek ere parte hartu dute bideo horietan guztietan. Bideoen errealizazioa eta edizio lanak Eider Bereziartua eta Maialen Etxaniz kazetariek egin dituzte. 

Hemen, Kontuk eta komeriyek saioaren atal guztiak:

1.- Sansebastianak.

2.- Azpeitiko parranda gainbeheran.

3.- Gazteak eta emantzipazioa.

4.- Azpeitiarrak, kirolzaletasuna eta osasuna.

5.- Hauteskundeak Azpeitian.

6.- Sexua.

7.- Azpeitiko plaza.

8.- Pintxo-potea.

9.- Mugikorra eta sare sozialak.

10.- Antzerki Topaketak.