'Kontuk eta komeriyek' saioaren bigarren atala: Azpeitiko parranda gainbeheran

Uztarria.eus | Uztarriaeus | Bideoa
2015-02-24 10:31

Kontuk eta komeriyek saioaren bigarren atala da hurrengo bideoa. Azpeitiko parrandaren beherakada hizpide izan duzte Xanti Agirrezabala, Ignacio Azkue, Mireia Galarza, Ignacio Arakistain eta Ekain Ibarguren aktoreek, eta hainbat herritarrek ere hartu dute parte bertan. Bideoaren errealizazioa eta edizioa, berriz, Eider Bereziartua kazetari eta Uztarriaren kolaboratzaileak egingo ditu.

Uztarria.eus-ek hilean behin kaleratuko du Kontuk eta komeriyek saioa. Azpeitian zeresana eman edo interesa pizten duten gaiak hartu, eta umore klabean landuko dituzte.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia enpankaleko_ataikue | 2015-02-24 : 11:21

Zorionak boskote! Segi holaxe!

Erabiltzailearen aurpegia horizan | 2015-02-24 : 12:36

Earrak zeate...oso gustoa ikusten ditut zuen bideuek!

Erabiltzailearen aurpegia txintxarri | 2015-02-24 : 13:47

Haizie noa, jendie hara. Gaur egun Axkoitin saltsa geyo dao, ta ertetzeanak hoixe nahi du, saltsie.

Ni neu beti herriyen ertetze naiz, baño egiye da pena emateula. Oin udara aldearte... pott

Erabiltzailearen aurpegia elixo | 2015-02-24 : 15:46

Kaixo gaztiek! Politte bideue ta arrazoi osu daukezue! Gai honen harira, nik hiru proposamen dauzket datorren bideo baten lantzeko eo eozeñek aurrea emateko!

1-12k ARTE ZAPATUTAN AZPEITIN. Badakitelako errexa dala esatie “Gaur Azpeitin gerakonaiz!!”. Baño gero benetan hemen geratzie, kalin iño ez eonda ta jendi iye ahozabalka ikusita… beste kontu bat da. Horreatiken nik proposatzetena DANOK sapatutan 12k arte hemen geratzie da. “Juergi botatzeko hemendik junberra daket” ideie burutik kentzie! Ikusi aber 12k arte jendeik baldabillen, ta baldimadabil, hementxe segitzie, danok hemen jarraitze badeu parrandan ordutnxe sorzea ta anbientie. Bestalde, ez baldimadao iño, ordun lasai aldein autobusek badaude ta. Ez altzaku ba geyenoi emengo parrandie geyo gustatzen? Ez aldeu ba nayo bertan geratzie? Herriyeatik esfortzu minimo bat iteko prest ez algaude, eo? Ba hala bada benetan, antzemandayela kalien!

2-GAZTIEK LOKALETIK ATATZIE. Badakigulako “lokaleue” ona dala, baño ostirel ta sapatu gauetan badare, kalin afaltzea o zurito batzuk hartzea erten dayela jendie. Astebukaera osu ta beste astegun guztiyek daude ta lokalin eon ahal izeteko!

3-TABERNAN ORDUTEYE. Erabat ados nator Rubenek bideuen komentatzeunakin. Udaletxiei eskaera FORMAL bat bialtzie proposatzet, herritarron firmak bilduz. Axkoitiko taberna “berezi” oyen orduteye kontun hartuz, adibidez, 6k ingururarte behintzet zerbait irikita eotie proposatzet. San Agustin (goien etxepeik eztaukelako), karpan bat jarri nun-nun, lengo Exkerretei zanan tankerako zeoze iriki… Danok dakigu bulla pixket ekarriko lukela, baño zerda ba herri bat bate bullaipe? Gañea, herriye ekonomikamente desastre dijuela da komentayo entzunenetako bat ta honek dirue herriyen bertan moitzie ta kanpokuena re gerturatzie ekarriko luke.

Herri bat bizitzeko ta gozatzeko dalako! Azpeitiarrok azpeitira!

Erabiltzailearen aurpegia tabernaria | 2015-02-24 : 15:51

Aupa Elixo,
Ze tabernatako nagusiye haizela esan dek?

Erabiltzailearen aurpegia enpankaleko_ataikue | 2015-02-24 : 16:09

Nere iritziz, hasteko, zapatu gauetan hilda dagoen herri hau berpizteko zeoze jarriberra dago. Jendie bertan geratzea tentauaraziko lukena. Eta gero gerokuek, baño gauzie da, jendie ya ertene eztala iten kalea ze giro daon ikustea, direktamente beste herri batzutan juteye. Tabernaiek antzemangozue ba jendien beherakadie? Ta orduen zeatik eztie ekintzak planteau ta antolatzen? Jendie erakartzeko ekintzak antolatzien inguruen tabernak pauso HAUNDI bat emanberra dakezuela iruitze zat nei, ta gero jendiek erantzuteula ikusi! Baño eondaiela zeoze herriyen, herritarrok eskusaik euki ez dezagun beste nunbaitea juteko!

Erabiltzailearen aurpegia naikuedeu | 2015-02-24 : 16:24

1. tabernaiek near gutxiyo in, pintxo poten antzeko ekimenak zapatutan e jarri, preziyuek bajau ta taberna DANETAN musikie zaitu

2. san agustin 6rek arte

Erabiltzailearen aurpegia makolo | 2015-02-24 : 17:51

Azpeitiko tabernayen helburu bakarra festako kaja izatea gainontzean trukean ezer ez..

Erabiltzailearen aurpegia Ruben | 2015-02-24 : 21:43

Iepa!!

Tabernayen jokaerie kritikatzezuenoi gure herriyen iye zapaturo ekimenak daudela akordarazteizuet: kontziertuek, tabernatan eskeintza bereziyek, DJek, eta abar.

Azpeitiko Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteko (AZTE) taberna bakoitzek aurrez ezarritako diru kopuru bat jartzeu hillero, horrekin herri mailan ekimen anitzek antolatzeko helburuekin. Beraz, makolok esateun bezela, "trukean ezer ez" dala ematen esatie etzat justue iruitzen; diru horreatik izen ez balitz festa egunetatik kanpo etzan gauza haundik eongo.

Egiye da egoerie asko aldau dala: alleau gea punto batea nun ya zapatun baten ez baldin badao ezerre antolauta beste herrin batea jotze deuna parranda bille, DJ-n bat daolako tabernan baten o han jende geyo eongoala pentsatze deulako.

Halare, aurrea ematie dauden oso proposamen onak ai die ertetzen ta espero geyo ertetzie denborikin. Azken fiñin GURE herriye da ta DANON artin inberdiyou aurre egoera honi, ez gutxi batzuk bakarrik.

Gaizki esanak barkatu eta ondo esanak kontutan hartu. ;-b

Erabiltzailearen aurpegia hauhalaxedek | 2015-02-24 : 22:09

Eerki Rubén,ez ahaztu tabernak pribauek dila,ta beayek erakarri ber debela klientelie aldan moun,,,ta ez ahaztu oin arte udalan diru mordo bat ematen ziola tabernayei kontziertuek antolatzeko,,

Erabiltzailearen aurpegia aitor | 2015-02-25 : 08:06

Ba udaletxiek beste hainbat sektore pribau laguntzeitun bezela (industriye, merkatayek...)zeba dao gaxki hauek laguntzie?
Herriye ta alde zarra hilda dao ta zeoze einberra dao, bai udaletxien aldetik ta bai tabernayen aldetik!
Sanagustin 6 arte YA!

Erabiltzailearen aurpegia makolo | 2015-02-25 : 10:27

Kultura ekonomiko gutxieneko bat duenak badaki industriye sektore primayue dala eta merkataritza eta hostalaritza bigarrengo illeran geratzen direla hau da;industriarik gabe ez duzu dirurik gastatzeko tabernan..dagoen krisia dela eta nabarmendu da dagoenekoz(soldata jatxiera,langabezia,gazteen diru gabezia,hipotekaz beteta dagoenak) beharrezkoa ez den gauza bat erreklamo minimoarekin batera hutsean geratzen da erdi kalea...

Erabiltzailearen aurpegia earki | 2015-02-25 : 16:06

Ba nik edari danan preziyuek jiyoko nixkian, artara naiz da jende gutxiyo ibili diru berdiñe irabazikoiau...
Zuritue:1,20
Ebakiye:1,25
...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa