Mikel Etxeberriak eta Sonia Albarezek irabazi dute Sanjuandegiko I. Txakur Krosa

Uztarria.eus 2015ko abe. 20a, 17:50

Gaur, igandea, jokatu da Sanjuandegiko I. Txakur Krosa. 10:00etan hasi da lau kilometroko lasterketa motza, eta ondoren jokatu da lasterketa luzea. Hainbat lagunek hartu dute bi lasterketetan, eta jende ugari izan da probak ikusten.

Lasterketa laburra Fabian Castrok eta Naia Altunak irabazi dute. Lasterka luzean, aldiz, gizonezkoetan lehena Mikel Etxeberria izan da. Bigarren helmugaratu da Jose Felipe Larrazabal eta hirugarren izan da Jon Gonzalez. Emakumeetan aurrena, berriz, Sonia Albarez izan da. Bigarren Mireia Berenguer sailkatu da eta hirugarren azkarrena Naiara Casi izan da. 

Behin bi lasterketak bukatuta, umeek ere izan dute txakurrekin lasterka aritzeko parada. Ondoren, berriz, Andoni Azpillaga Banana-k (Azpeitia, 1967) mushing erakustaldia egin du.

Sari banaketa ekitaldiaren aurretik Udalaren oroigarria jaso du azpeitiarrak; izan ere, Txakur Leren Munduko Txapelketan bigarren egin zuen azpeitiarrak joan den martxoan.